Beti Gazte elkarteak antolatuta, xake, mus eta pintxazo txapelketak jokatuko dituzte maiatzaren 30ean eta ekainaren 5ean Lesakan.
Lehenbiziko hitzorduan, hilaren 30ean, kanporaketak izanen dituzte. Xakelariak 11:30ean eta muslariak 12:0etan bilduko dira egoitzako atarian. Arratsaldean, 16:00etan, berriz, pintxazo txapelketaren kanporaketa izanen dute, toki berean.Finalaurrekoak eta finalak ekainaren 5ean, larunbatean, izanen dira, 11:30ean hasita.
Izen-ematea
Izena eman nahi dutenek 681 00 50 88 telefonora Whatsappa bidali edo Maulan, Koxkillan edo Arranon dauden zerrendetan izena eman beharko dute. Apuntatzeko hondarreko eguna maiatzaren 28a izanen da. Antolatzaileek adierazi dutenez, izena emateen ondotik, jende kopuruaren arabera, ordutegia moldagarria da eta irabazleentzat sari ederrak izanen dira.