'El hombre de hojalata' antzerkia Lesakan asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 19a, 08:00

Lesakako Harriondoa Kultur etxean bi emanaldi eginen dituzte asteburuan, maiatzaren 22an eta 23an.

Xavi Moratok idatzi eta zuzendu du Bakastei Teatre antzerki konpainia katalanaren eskutik aurkeztuko duten komedia hau. Bi emanaldi izanen dira Lesakan, larunbatean 19:00etan eta igandean 18:30ean. Sarrerak 5 euroren truke egonen dira salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun