Hirugarren mailara igotzeko fasearen finalerdietan izanen da Beti Gazte

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 17a, 08:00

Bi goleko aldeari buelta eman zion Lesakako futbol talde nagusiak igandean Mastegin, Aretxabaletari 3-0 irabazita eta Añorga izanen du arerio

Hirugarren mailara igotzeko faseko final laurdenetako joaneko partidan emaitza kaxkarra etxeratu zuen Beti Gazte futbol taldeak, 2-0 galdu baitzuen Aretxabaletaren kontra. Emaitza horri buelta eman behar zion Lesakako taldeak igandean Mastegin finalerdietan izateko. Baita lortu ere! Partida gogoangarri batean, Mastegiko harmailak eta kanpoko aldea jendez lepo zirela, 3-0 irabazi zuen eta finalerdietan izanen da. Añorga izanen du arerio finalerako bidean. Mailaz igotzeko borrokan Doneztebek berdindu egin zuen etxean eta Gure Txokoak galdu. Eskubaloian, Baztango BKT taldeak erraz irabazi zion Leitzako Aurrerari neska kadeteen derbian.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailatik hirugarren mailarako igoera fasean, final laurdenak itzulerakoa

  • Beti Gazte 3 (Jon Ubiria, Unai Telletxea eta Beñat Conde)– Aretxabaleta UDA 0. Finalerdietarako sailkatu dira lesakarrak.

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Gure Txokoa 1 (Jon Arozena) – Roteta 3

Nafarroako Preferente mailan

  • Doneztebe 1 (Aimar Leatxe) – CD Amigó 1

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • Gazte Berriak Ansoain 3 - Doneztebe B 1 (Eloy Garcia)

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • Doneztebe 1 (Jokin Oteiza) – JD San Jorge 2
  • CD Iruña 2 – Baztan 3 (Unai Elorza, Julen Trantxe eta Jon Verde)

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Baztan – UD Mutilvera B, bertan behera

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Behobia 2 - Gure Txokoa 2 (Urtzi Fagoaga eta Urko Aduriz)

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Gure Txokoa 2 (Eneko Loiarte eta Suharri Iratzoki) – Real Union 1
  • Beti Gazte 3 (Miguel Ubiria, Iker Irigoien eta Aitor Pagadizabal) – Dunboa Eguzki B 0

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Doneztebe A 2 (Izei Astibia eta Ander Garaikoetxea) – UCD Burlades B 2
  • Baztan 1 (Xabier Bengoetxea) – San Cernin A 1

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CDF Itaroa Huarte 6 - Beti Gazte 1 (Laida Taberna)

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • CD Oberena 7 – Baztan 2 (Haritz Bidegainen golak)
  • Gure Txokoa 2 (Mikel Zozaia eta Peio Martikorena) – Berriozar A 2

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • Gazte Berriak Ansoain – Baztan
  • CD Lezkairu 0 – Doneztebe 2 (Xabi Armendariz eta Javier Zabala)

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako ligan, Udaberriko txapelketa senior

  • Oiartzun 6 - Xuga Gure Txokoa 3

Nafarroako neskak

  • Gazte Berriak Ansoain A 11 – Aurrera 1

Mutiko infantilak

  • GCH Garbayo Chivute Cintruenigo 9 - Aurrera A 2
  • CD Ibararte 2 - Aurrera B 2

 

ESKUBALOIA

Nafarroako neska jubenilak kopa

  • Baztango BKT 37 – BM Loyola B 15

Nafarroako neska kadeteak

  • Baztango BKT 25 - Aurrera 8, derbia erraz irabazi zuten baztandarrek.

Nafarroako neska infantilak

  • BM Loyola A 24 - Baztango BKT A 35
  • Beti Onak Atarrabia B 35 - Baztango BKT B 13

Nafarroako neska alebinak

  • Baztango BKT A 10 – UDC Txantrea 6
  • Helvetia Anaitasuna A - Baztango BKT B

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun