Igantziko igerilekua kudeatzeko deialdia egin dute

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 17a, 13:00

Nahiz eta joan den urtean ezin izan zuten ireki, 2021eko denboraldian igerilekuaren funtzionamendu lanak esleitzeko deialdia egin du udalak, sorosle lanak izan ezik. Maiatzaren 31 arte aurkez daitezke proposamenak.

Igerilekua eta ostatua kudeatzeko deia egin zuten maiatzaren 14ean. Egunero zortzi ordu irekitzeko asmoa dute, 12:00etatik 20:00etara, baldintza zorrotzagoekin eta ordutegi murriztuarekin, arriskuak eta kostuak murriztu eta kudeaketa errazteko. Igerilekuen mantentze, garbitze eta funtzionamendu lanen esleipenerako da zehazki lehiaketa, 1.500 euroko prezioarekin hasiko dena, BEZa barne eta denboraldi osorako (ekainaren 25etik irailaren 5a arte). Gehieneko kopuru hori da Igantziko Udalak zerbitzuaren hartzaileari emanen diona. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 31ko 14:00ak arte egonen da zabalik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun