Berako Kultur Batzordeak Udalarekin batera antolatuta, bigarren urtez emanen du Zelaietak hitzaldia. Nafarroako Artxiboan Zigardebere, hau da, bere sortetxeari buruz berriak bilatuz etxeko eta herriko hainbat kontu aurkitu zituen, eta horietaz arituko da ortzegunean. Bertzeak bertze, XVIII. mendeko baserrien ezaugarriak, baserritarren eskubide ekonomiko eta politikoak, oinordetza, ezkontzak eta Bera herriaren panoramika eta mugaren eragina izanen ditu solasgai.