'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa' dokumentalaren aurkezpena Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 14a, 10:00

Maiatzaren 16an, igandean 19:00etan Harriondoa Kultur etxean izanen da dokumentalaren emanaldia.

Dokumentalaren emanaldiaren ondotik solasaldia izanen da egileekin. Sarrerak salgai daude Telletxea argazki-dendan eta Xagu liburu-dendan 3 euroren truke.

Sinopsia

80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun