Bortzirietako udalekuetan aritzeko begiraleak behar dituzte

Ttipi-Ttapa 2021eko maiatzaren 14a

16 urte beteak izatea, DBHko titulazioa edukitzea eta euskarako C1 maila izatea dira bete beharreko baldintzak lan eskaintzara aurkeztu ahal izateko.

Interesdunek haien curriculuma zerbitzuak@dindaia.eus helbidera elektronikora bidali beharko dute maiatzaren 31a baino lehenago. Euskarako C1 titulua ez dutenek, Arantzako Herriko Etxean proba egin beharko dute ekainaren 7an 10:00etan. Informazio gehiago behar izatekotan 619 166 138 telefono zenbakia eta goian aipatutako korreoa eskuragarri jarri dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun