Larunbaterako eguraldi txarra iragarri dutenez, bertso bazkaria gibelatzea erabaki dute. Ekainaren 5ean eginen dute, eguraldi ona egitekotan terrazan, txarra eginez gero barruan. Sarrerak salgai daude oraindik ere www.bertsosarrerak.eus atarian, ekainaren 3ko 15:00ak arte. Dagoeneko erosi dituztenei gorde eginen zaie, edo diru bueltatu nahi izanez gero.