Bortzirietako muxikoen topaketa eginen dute Lesakan asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 13a, 09:00
Sara, Etxalar, Bera, Irun eta inguruko dantzariak Lizarietako lepoan 2018ko uztailean

Maiatzaren 15ean Lesakako plazan finkatu dute hitzordua, 18:00etan.

Bortziriak dantzan ekimenari segida emanez, hilabeteko hirugarren larunbatean muxikoak dantzatzeko biltzen hasi dira hainbat herritar. Apirileko hitzordua Etxalarren egin zuten eta Lesakaren txanda izanen da maiatzean. Bortzerrietako herritar guztiei parte hartzeko deia egin diete, eta asmoa txandaka herriz herri ibiltzea dute. Eguraldi txarra baldin bada, hitzordua hurrengo astera gibelatuko dutela iragarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun