Langile bat kontratatzeko deialdia egin du Etxalarko Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 12a, 13:00

Aldi baterako eta lanaldi osoko lanpostua eskaini dute, herriko mantentze-lanetan aritzeko. Langabea izatea, euskaraz jakitea eta gidatzeko baimena edukitzea dira eskatzen dituzten hiru baldintzak.

Interesatuek Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena eman beharko dute, eta bertako agiria Curriculumarekin batera aurkeztu beharko dute gero Herriko Etxean. Maiatzaren 21a izanen da izena emateko azken eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun