'Erik eta Win' ikuskizuna Beran ortziralean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 12a, 07:00

Maiatzaren 14ean Berako Kultur etxean egonen dira Buhameak taldeko bertsolariak haien ikuskizuna aurkezten 18:30ean.

Antzerkia, bertsoa, musika eta umorea elkartzen ditu Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek aurkezten duten ikuskizun honek. Imanol Kamioren piano eta eskusoinuarekin eta Aitor Atxegaren baxu eta gitararren laguntzarekin, doinu berriak eta kantu proposamen berritzaileak plazaratuko dituzte.

75 minutuko iraupena izanen du saioak. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Agara prentsan 5 euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun