Pisu arinean ere agintzen hasi da Beti Gazteko emakumeen sokatira laukotea

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 10a, 19:00
Beti Gazteko emakumeek berriz ere tiraldi guztiak irabazi zituzten larunbatean Elizondon.

Gizonezkoetan, aldiz, hirugarren izan ziren lesakarrak Elizondon, Txantreako bi taldeen ondotik

Nafarroako launakako sokatira txapelketan laugarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean Elizondon. Emakumezkoetan nahiz gizonezkoetan pisu arinetako lehen jardunaldia jokatu zuten, emakumeek 235 kilokoan eta gizonezkoek 300 kilokoan.

Emakumezkoetan Beti Gazte gailendu zen tiraldi guztietan (4 puntu), Txantreak eta Berriozarrek berdindu egin zuten bigarren postuan eta Antsoain laugarren izan zen (puntu 1). Gizonezkoetan, aldiz, Txantreako bi laukoteak gailendu ziren eta Beti Gazte hirugarren izan zen, Berriozar laugarren eta Antsoain bosgarren.

20 urtez beheitiko kategorian, bigarren jardunaldian, berdindu egin zuten lehen postuan Berriozarrek eta Araxesek (3,5 puntu), hirugarren izan zen Antsoain A eta laugarren Antsoain B. Kadete mailan, azkenik, Berriozar A nagusitu zen.

Kategoria hauetako hondarreko jardunaldia eta finalak maiatzaren 15ean, larunbatean 17:00etan hasita jokatuko dituzte Antsoainen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun