Etxalarko Asun Elizaldek 103 urte bete ditu

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 10a, 14:00
Asun Elizalde etxalartarra kontent, maiatzaren 2an 103 urte bete zituen egunean.

Barbereneko Asun Elizalde Danborienak 103 urte bete ditu maiatzaren 2an. Argazkian ikus daitekeen sasoi eta irribarre horrekin ospatu zuen bere urtebetetze eguna gure inguruan adinik handiena duen emakumeak. Zoritxarrez, bi aste lehenago, apirilaren 20an hil zen berekin bizi zen Juli ahizpa, 101 urte zituela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun