30 urtetik beheitiko hautagaiek antzerki, musika, zinema, idazketa eta dantzaren arloan garatzen dute haien ibilbidea. Azkeneko honetan aditua da Martxel Rodriguez lesakarra; Danimarkako Black Box Dance Company konpainian sartu zen eta bere prestakuntza osatzeko Israelera bidaiatu ondoren, Oskara proiektuan parte hartu zuen. Valentziako Premis de les Arts Esceniques sarietan dantzari onena bezala izendatu zuten eta freelance dantzaria izateaz gain, Led Silhouette konpainia zuzentzen du.
Kultura eta Kirol Departamentuak saritutako pertsonaren proiektu artistikoa edo kulturala programatu eta erakutsiko du, gehienez 10.000 euroren truke. Epaimahaia Departamentuko langileek osatuko dute; Kultura-Vianako Printzea erakundeko zuzendari nagusiak, Ignacio Apeztegiak, Departamentuko zerbitzuko hainbat zuzendaritzetako arduradunek eta Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kide batek.