Toki Ona institutuko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak Berako jubilotekan izan ziren apirilaren 30ean eta maiatzaren 5ean. Belaunaldien arteko proiektu bat garatu dute elkarlanean eta gazteek adinekoei elkarrizketak egin dizkiete. Haien haurtzaroaz, lanbideez, antzinako eta egungo emakumeen egoeraz, koronabirusak eragindakoaz, bizipenez... aritu dira.
Adinekoek adierazi dutenez, konfinamendua «hagitz gogorra» izan da eta «bakardadea, tristura, beldurra eta batzuetan baita itxaropena ere» galdu dute. Gaur gaurkoz denak txertatuta daude eta horrek «lasaitasuna» eragin diela nabarmendu dute.