Beti Jauzi Muxiko Dantza Taldearen eskutik, maiatzaren 15ean, larunbatean, Bortziriak dantzan egitasmoa izanen dute Lesakako plaza zaharrean. 18:00etan egin dute hitzordua eta saio irekia izanen da, edukiera mugatuarekin. Parte hartu ahal izateko maiatzaren 13a baino lehen izena ematea beharrezkoa izanen da telefonoz edo Whatsapp bidez (676 06 14 73 zenbakira) idatziz.