Berako merkatua eginen dute larunbatean Beralandetan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 6a, 07:00

Maiatzaren 8an 10:30etik 13:30era arte Beralandetan izanen da hilabeteko bigarren larunbatean egin ohi den merkatua. Eguraldi ona eginez gero atarian, eta txarra egiten badu barrenean.

Eskualdeko ekoizleak egonen dira bertan gasna, eztia, ukenduak, arroltzeak... saltzen. Ekoizleekin zuzeneko harremana izateko aukera ona da, haien produktu eta lan egiteko moduari buruz solastatu ahal izateko. Berako Udalak eta merkatuko parte hartzaileek jendea hurbiltzera animatu dute, baita eskualdeko ekoizleak bertan parte hartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun