Motorzaleek Izpegiko Igoera izanen dute maiatzaren 22an Erratzun

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 4a, 16:00
Bi hitzorduetan Txapu pilotua oroituko dute.

Maiatzean Erratzun eta ekainean Beran izanen dituzte lasterketak.

Udaberriarekin batera rally zaleentzako hitzorduak antolatzen ari dira han eta hemen. Maiatzaren 22an, laugarren larunbatean, Izpegiko Igoeraren hirugarren edizioa izanen dute Erratzun. Motorzaleak ibiltzeko 13:00etan bidea itxiko dute eta 14:30ean hasiko da igoera. Antolatzaileak gogotik egin dute lan eta «gauza okertzen ez bada» lasterketa honetaz gozatzeko aukera izanen dutelakoan daude.

Ekainean, berriz, Ibardingo Igoeraren bortzgarren edizioa izanen dute Beran. 12:30ean errepidea itxiko dute eta 13:30ean abiatuko da lehenbiziko autoa.

Bi hitzorduetan iaz Azpeitiko XXXVIII. Urrakiko Igoeran hil zen Iñaki Irigoien Txapu pilotua oroituko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun