'Ezagutu dezagun Lesaka' lehiaketaren sari banaketa ortziralean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 4a, 09:00
2019ko sari banaketa.

Beti Gaztek antolatutako lehiaketaren sari banaketa Lesakako Harriondoan izanen da, maiatzaren 7an 17:00etan.

Martxoaren 22 jarri zuten martxan aurtengo 'Ezagutu dezagun Lesaka' edizioa, Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendua. Apirilaren 23ra arte izan zuten 30 galderez osatutako galdetegia bete eta entregatzeko epea, eta aste honetan banatuko dituzte sariak.

3 kategoritan banatuko dituzte ikasleak; LH 1. eta 2. maila, LH 3. eta 4. maila eta LH 5. eta 6. maila. Kategoria bakoitzeko lau haur izanen dira sarituak Lesakako zerbitzuetan erabiltzeko txartelekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun