Arantzako plazatik Illurdiko kaskora apustua egin dute herriko lau gaztek

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 3a, 09:00

Arantzako plazatik (275 m) Illurdiko tontorrera (1070 m) apustua egin zuten larunbatean lau aranztarrek bikoteka, 40 kiloko motxila txandaka bizkar gainean hartuta. Bikote gorria Mikel Oteiza eta Jon Altzurik osatu zuten, Alberto Fagoaga laguntzaile zutela, eta bikote urdina Imanol Lukanbio eta Iosu Larretxea lehengusuek, Joseba Pikabea laguntzaile zutela. Hasieran gorriak aitzinean jarri baziren ere, azkenean bikote urdina izan zen garaile.

Lukanbiok eta Larretxeak ordu bat eta 15 minutu behar izan zuten Arantzako plazatik Illurdira igotzeko eta Oteizak eta Altzurik minutu bat gehiago.

Argazkiak: Julen Oskoz, Mikel Larretxea eta Jose Ramon Amoros.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun