Txapeldun eta hirugarren izan dira Beti Gazteko taldeak Nafarroako launakako sokatira txapelketa mistoan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 3a, 10:00

Nafarroako launakako sokatira txapelketa mistoan txapeldun izan zen Beti Gazteko laukotea.

Bi talde jarri zituen goma gainean Lesakako Beti Gazte sokatira taldeak larunbatean, Nafarroako launakako sokatira txapelketa mistoan, eta biak podioan izan ziren, bat txapeldun eta bertzea hirugarren. Bigarren postua Berriozar A taldearentzat izan zen.

Talde aunitz zirenez bi multzotan egin zen txapelketa, eta multzo bakoitzatik lehenengo biak finalerdietara pasatu ziren, multzo batetik, Beti Gazte A eta Berriozar A eta bertze multzotik Beti Gazte B eta Txantrea B. Bi multzotan lesakarrak gailendu ziren. Finalerdietan, Beti Gazte Ak irabazi zion Txantrea Bri, baina Beti Gazte Bk galdu egin zuen Berriozar Arekin. Finalean eta hirugarren posturako lehian lesakarrak nagusitu ziren.

Talde txapelduneko tiralariak Amaia Leiza, Beñat Ordoki, Udane Loidi (oiartzuarra) eta Gerardo Telletxea izan ziren, entrenatzaile Eneko Saldias zutela eta Irantzu Goienetxe  laguntzaile. Hirugarren izan zen Beti Gazte B taldean Ander Mitxelena, Unai Gurrutxaga, Maddalen Lopez eta Maria Iantzik tiratu zuten, Karmelo Mitxelena entrenatzaile zutela eta Ane Gurrutxaga laguntzaile.

Hirugarren izan zen Beti Gazteko laukotea.

Orain pisu arineko txapelak

Emakumezkoen eta gizonezkoen pisu astunak eta txapelketa mistoa erabaki ondotik, orain pisu arineko txapelak izanen dituzte jokoan datozen bi asteburuetan Nafarroako launakako sokatira txapelketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun