Asturiasko Narcea ibai bazterreko Forcines herrikoa (Pravia) da Garcia, izokin arrantzale familiakoa. Baina lanarengatik Iruñean bizi da orain eta lehenbiziko aldia du Bidasoa ibaian arrantzan.
Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteko Lorenzo Jaurena presidenteak sariak eman dizkio Garciari Bidasoko lehen ale harrapatzeagatik, zapela, txalekoa eta oroigarria. Bidasoan salga jar daitekeen izokin bakarra da Lehenbizikoa eta zenbait urtez 1.800 eurotan saldu bada ere, iaz saldu gabe gelditu zen eta aurten mila eurotan saldu du Garciak. Erdibana erosi dute Igeldoko Rekondo jatetxeak eta Iruñeko Maissonave hoteleko Caravinagre jatetxeak.