Gaurkoa, Nafarroako Gobernuak Oronoz-Mugairin duen arrain-haztegitik datorren izokin bat da. Halaxe baieztatu dute Ingurumen Departamentuko zaindariek identifikazioa egin ondotik. Iazko salbuespenaren ondotik, izokinaren arrantzak normaltasuna berreskuratu du aurten eta, ohikoa den bezala, denboraldia maiatzaren 1ean hasi da eta 51. izokina arrantzatzean itxiko da, edo, zenbaki horretara iristen ez bada, uztailaren 31n.

Ismael García Fernández arrantzalea, 2021eko Lehenbiziko izokinarekin.