Aurrematrikula epea zabalduko du Berako Musika Eskolak

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 30a, 19:00
2017an Isidoro Fagoaga ezagutzeko Ginkanan parte hartu zuten ikasleetako batzuk, Isidoro Fagoaga udal musika eskolaren atarian.

Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolak 2021/2022 ikasturteko aurrematrikula epea irekiko du maiatzaren 3an, hurrengo astelehenean, maiatzaren 16ra arte, biak barne. Inprimakia idazkaritzan hartu eta entregatu dezakete interesatuek, astelehenetik ortziralera, 16:00etatik 18:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun