14. Bortzirietako Haurtzaroaren Garapenerako Jardunaldien inskripzioa irekia

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 29a, 13:00

Maiatzaren 15ean Lesakako Kultur etxean eginen dute ekitaldia, 09:30etik 12:30era. Aurtengo gaia Haurren elikadura eta nutrizioaren arloko erronkak izanen da.

Guztiok taldeak Lesakako Udalarekin, Osasun Etxearekin eta Obra Social "laCaixa"rekin antolatutako jardunaldia da. Aurten, behar bereziak dituzten haurren familiei zuzendutako 14. jardunaldia izanen da. 09:30ean hasiko dute ekitaldia Bortzirietako zerbitzuen aurkezpenarekin; ANFAS, ASPACE, Guztiok, Euskara Mankomunitatea eta Osasun zerbitzuak. 10:30ean ordu erdiko atsedenaldia eginen dute eta 11:00tan Belen Compains pediatrak hitzaldia emanen du. Gero, eztabaida-txanda eta proposamenak egiteko unea izanen dute.

Jardunaldian izena emateko galdetegia bete beharko dute interesatuek, dohainik izanen da eta publiko guztiari zuzendua; familiak, profesionalak, teknikoak, lagunak... Hitzaldia gaztelaniaz izanen da eta aurkezpena eta eztabaida elebiduna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun