Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Berako Kultur Batzordearen eta udalaren laguntzaz, 'Etxepare Sariko album ilustratuak' erakusketa antolatu du Beran. Lanak udal liburutegian ikusi ahal izanen da apirilaren 19tik 30era bitarte, arratsaldez, 14:00etatik 20:00etara. Bertaratzen denak Nafarroako toki-entitateetako Euskara Zerbitzuek antolatutako Etxepare Sarietan irabazle izan diren album ilustratuak ikusten ahalko ditu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.