Oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko lanean ari dira Igantzin

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 27a, 18:00
Sarrolako sarbidea moldatzeko eta oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko lanean ari dira Igantzin.

Sarrolako sarbidea hobetzeko eta oinezkoei lehentasuna ematen dien proiektu bat idazteko kontratua sinatu dute

Igantziko Udalak proiektu bat idazteko kontratua sinatu du, oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko. Arkitektoak Emilio Pardo eta Raul Montero dira, Rue Space estudiokoak eta bertze aldetik ingeniaritza estudioa Jose Angel Errori eskatu zaio, MKR ingeniaritza eta arkitekturakoa. Horregatik, azken aldian igantziar aunitzek topografoa lanean ikusi ahal izanen dute.

Horrek, «alde batetik, oinezkoentzako sarbideak (Sarrola) hobetzeko eta oinezkoei lehentasuna emateko ikusten ari garen beharrari» erantzuten dio, Juankar Unanua alkatearen erranetan, eta, bertzetik, «ia osorik Nafarroako gobernuaren diru laguntzaz egiteko aukera sortu delako. Azpimarratu beharra dago proiektuaren idazketaz hitzegiten dugula, etorkizuneko aukeren arabera gauzatuko dena». Hori dela eta, hiru fasetan aurkeztuko da, dena ezin bada izan, zatika egin ahal izateko.

Hemen, proiektuak landuko dituen eremuen planoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun