Musikoterapiari buruzko solasaldia eginen dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 4a, 07:00

Iaz bezala, Hazi Musikoterapia Zentroko Haizea Loirak emanen du solasaldia Etxalarko Larraburuan maiatzaren 7an, ortzirale honetan, 19:00etan.

Larraburua Jubilatuen elkarteak antolatu du Musikoterapia zahartze aktiboan: nola eta zertarako? izeneko solasaldia. Jende guztiari irekitako ekitaldia da baina 20 laguneko edukiera mugatua izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun