Iazko urrian Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa aurkeztu ondoren, haien bigarren antzezlana aurkeztuko dute larunbatean: Luze edo motz. Generoa izanen da gai nagusia, eta umorea nahasiz gizartean zer gelditzen den luze eta zer motz galdetuko diote haien buruari. Bertzeak bertze, hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izanen dute solasgai.