En Tol Sarmiento taldearen kontzertua larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 27a, 10:30

Hasieran martxoaren 27an ematekoa bazen ere, kontzertua gibelatu egin behar izan zuten taldekide batek positibo eman zuelako. Larunbatean, maiatzaren 1ean, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean eginen dute.

Emanaldi bikoitza izanen da, 17:00etan lehenbizikoa eta 19:00etan bigarrena. Aitzinetik erositako sarrerek berdin balioko dutela iragarri dute eta norbaitek nahi izanez gero, dirua salmenta puntuetan bueltatuko dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun