Emaitza onak izan ditu Beti Gaztek pisu astuneko kategorian egin zen finalean. Apirilaren 24an jokatu zuten bigarren jardunaldia Lesakan, Berriozarren egindako hutsik gabeko lehenbiziko tiraldien ondotik. Bi jardunaldietako puntuak batuz egin zuten finala.
Emakumezkoetan (255 kilo) 10 puntu lortu zituen Beti Gaztek, eta 8 puntu zituen Txantrearen aurka aritu ondoren, txapela eraman zuten. Berriozarrek 6 puntu lortu zituen, Antsoain "a"k 4 eta Antsoain "b"k 2 puntu. Gizonezkoetan (320 kilo), Beti Gaztek bi jardunaldien artean 9 puntu lortu bazituen ere, 8 puntu zituen Berriozarren aurka galdu zuen finalean, bigarren postua lortuz. Txantrea "a" izan zen hirugarrena 6,5 punturekin, Txantrea "b" hurrengo 4,5 punturekin eta Antsoain azkena 2 punturekin.
Txapelketa mistoa
Larunbat honetan, maiatzaren 1ean, Txantrean txapelketa mistoa (280 kilo) izanen da. Beti Gazte, Txantrea, Berriozar eta Antsoainek bina taldea aterako dituzte eta Araxes ere bertan ibiliko da lehian. Honez gain, 20 urtetik beheitikoek eta kadete mailakoek jokatuko dute egun horretan lehenengo jardunaldia, eskualdeko ordezkaririk gabe.
Argazkiak: Legarra