Mendian erori eta zauritu den txirrindulari bat erreskatatu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2021eko apirilaren 25a

Suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldeak esku hartu du zaurituaren erreskatean.

Gaur goizean pista batean bizikletatik erori eta sorbaldan mina hartu duen 41 urteko txirrindulari bat erreskatatu dute Beran. Larrialdi zerbitzuak 10:46 aldera hartu du abisua. Istripua gertatu den tokira anbulantziarekin sartzea ezinezkoa zenez, helikopteroarekin egin dute erreskatea eta, gero, zauritua anbulantzian sartu eta Bidasoko Ospitalera eraman dute. Erreskatean Berako suhiltzaile boluntarioek, mediku-erizainek eta foruzainek lagundu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun