Lesakako Zerbitzuen Elkarteko erakusleihoa Maixus Zubietarentzat

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 23a, 10:29
Maixus Zubieta, Lesakako Zerbitzuen Elkarteak prestatutako erakusleihoko produktuak izanen ditu saritzat.

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak herrian erostea sustatzeko antolatutako Asmazan prezio zehatza kanpainako saria Maixus Zubietak eskuratu du. Elkarteko komertzio eta zerbitzuetan 20 euro baino gehiagoko erosketak egiten zituzten bezeroek lortzen zuten lehiaketarako txartela eta horiek, plazako erakusleihoak zuen prezioa asmatu behar zuten, pasatu gabe. Erakusleihoko produktuen prezio zehatza 1.151,46 euro zen eta inork ez zuen zehazki asmatu. Halere, hamasei lagunek 1.150 euro paratu zuten. Horien artean zozketa egin eta Zubieta izan da saridun eta erakusleihoko produktuak beretzat izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun