Sakelako telefonoaren erabilera hobetzeko tailerra antolatu dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 25a, 09:00
Sakelako telefonoan erabilgarriak diren tresna batzuk erakutsiko dituzte tailerrean.

Etxalarko Kultur Etxeak sakelako telefonoaren erabileraren inguruko tailer azkarra prestatu du apirilaren 29an, etxalartarrei zuzendua. Bi orduz, mugikorren ezaugarri nagusiak eta gaur egungo bizitzan erabilgarriak diren tresna batzuk erabiltzen erakutsiko dute. Tailerra hamar lagunentzako da eta doakoa izanen da. Izen emateko Kultur etxera deitu behar da (948 635 386), 16:00etatik 19:45era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun