Zerrakuretan antzerki liburuarekin batera, Jon Gerediagaran Dama eta Agus Perezen Aititaren betaurrekoak dira aurten argitaratu dituztenak. Donostian gaur egin duten agerraldian aurkeztu dituzte.
Gaizka Sarasolaren bi antzerki obra bildu dituzte Zerrakuretan liburuan, Txoriak eta zauriak eta Iluntzen. Mairu Antzerki Tailerrarekin batera idazle lesakarraren ibilbideko azken bi geltokiak dira. 2016ko Erleak, satorrak, beleak liburu gogoangarri hartan bezala, oraingoan ere egilea partaidea den komunitatea topatuko du irakurleak: gaurko jendartearen galderak, gogoetak eta zalantzak, gozamenerako eta hausnarketarako, surrealismoz eta absurdoz jantziak.
Maider Arrietak egin du azala eta obraren hitzaurrea, berriz, Manex Fuchs aktoreak idatzi du.