Aitor Danboriena esku pilota txapelketan parte hartzeko izen-ematea zabalik da

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 22a, 10:00
2019an jokatu zuten Aitor Danboriena Memoriala VIII. Pilota Txapelketako irabazleak eta txapeldunordeak.

Apirilaren 30era arte eman daiteke izena Elutsa ostatuan.

Etxalarko gazteen esku pilota txapelketa martxan da aurten ere. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurtengo Aitor Danboriena Memoriala Pilota Txapelketan parte hartu nahi dutenek apirilaren 30era arteko epea dute izena emateko. Elutsa ostatuan dago parte-hartzaileen zerrenda eta bertan izena ematea aski da jokatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun