Felix Errandonea Memorialaren 43. edizioa apirilaren 25ean jokatuko da Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 21a, 16:30
Iamoteneatik abiatuko dira txirrindulariak igande goizeko hamaiketan.

Junior mailako txirrindulariei zuzendua, igande goizeko 11etan abiatuko dira eta boluntarioak behar ditu Gure Txokoak

Joan den urteko geldialdiaren ondotik, junior mailako txirrindulariei zuzendutako Felix Errandonea Memorialaren 43. edizioa antolatu du Gure Txokoa elkarteak Udalaren laguntzarekin Beran apirilaren 25ean. Igande goizeko 11etan abiatuko dira txirrindulariak Iamotenetik eta 70 kilometroko ibilbidea osatuko dute.

Horretarako, bi itzuli emanen dizkiote honako zirkuitu honi: Bera, Zalain, trenbidea, Geltoki, Bidasoa karrika, Etxalarko Benta (errepide zaharretik), Iruribieta, Bera, Zalain, trenbidea, Geltoki, Bidasoa, Eztegara, Altzate, Lizuniagarako errepidea, Garaitarreta, Altzate, Zalain, trenbidea, Geltoki, Eztegara, Altzate, Garaitarreta, Altzate, Zalain, trenbidea, Geltoki eta Eztegarako pasealekuan helmuga. Hiru lehenbiziko sailkatuek saria izanen dute.

 

Boluntarioak behar ditu Gure Txokoak

Urtero bezala, proba gauzatu ahal izateko boluntarioak behar ditu Gure Txokoak, Animatzen denak guretxokoaelkartea@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar du edo idatzi mezu bat 626 30 94 38 telefono zenbakira, Nortasun Agiriaren zenbakiarekin eta telefono zenbaki batekin. Egunean bertan 10:00ak aldera Iamotenean azaldu beharko dute boluntarioek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun