Lesakako Udalak asteburu batzuetan gertatzen ari diren ezbeharrak salatu nahi ditu eta, horretarako, azken asteburuko irudiak banatu ditu. Bertan, plaza inguruan eta Arretxea karrikan dauden loreontziak ageri dira. Loreontzi horiek beraien tokitik mugituak, irauliak eta lurra ateria zutela agertu dira. Lesakako udalaren oharrak dioenez, «gutti batzuk "ongi pasatzeko" bertzeek lan egin eta ordaindu behar izaten dute». Aldi berean, udalak eskerrak eman nahi dizkie «berriz loreontziak ongi jarri dituzten herritar horiei».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.