Aurten atera duen diskoa aurkeztu du Rüdiger artistak bere biziterrian; Before it's vanished. Lan hau sortzeko, bere lagun eta kideen laguntza izan du Felixek: Botibol taldeko musikariak (Thea Guerin, Vincent Bestaven, Antoine Philippe), Joseba Irazoki gitar-jole beratarra, Marina Beheretche biolinista (Orquesta Bayonne Côte Basque) eta Biarritz Dual Split taldeko Maia Ibar. Rock, psikodelia, elektronika eta folka uztartzen ditu autoekoizpen honek, soinu eta estilo ezberdinak nahasten.