Lesakan lau motorzale salatu dituzte euren motoekin mendia larrutzeagatik

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 18a, 20:00

Foruzaingoak jakitera eman duenez, lau motorzaleren kontrako salaketa jarri dute gaur. Ageri denez, maiz mendizaleen eta Lesakako Udalaren aldetik kexak eta abisuak hartu ditu Foruzaingoak eta gaur zainketa operatibo bat jarria zuten martxan. Jakina den bezala, legez debekatua dago ibilgailu motordunekin mendian barrena ibiltzea, bideetatik kanpo edo bi metro baino guttiagoko zabalera duten bidexka, suebaki edo egurra ateratzeko bideetan barna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun