Foruzainek bart gauean ostatu bat hustu dute Beran eta 18 salaketa jarri dituzte jabearen eta bezeroen artean

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 18a, 10:30

Foruzaingoak jakitera eman duenez, asteburu honetan 91 salaketa jarri dituzte Nafarroan Covidaren aurka egiteko indarrean dauden aginduak eta murrizketak ez errespetatzeagatik. Salaketa horietako 18 Beran jarri dituzte, bart arratsean.

Ageri denez, bart 02:10 aldera, ostatu bat hustu behar izan dute Beran. Barnean bederatzi pertsona zeuden edari alkoholdunak kontsumitzen, horien artean bi adingabeak. Azkenean 18 salaketa jarri dituzte: sei maskara ez eramateagatik, bertze sei etxeratze agindua eta ostatuen itxiera ordutegia ez errespetatzeagatik, hiru lokalaren barnean erretzeagatik, bat agenteekiko errespetu faltagatik eta bi lokalaren titularrari, ixteko ordutegia ez betetzeagatik eta barnean tabakoa kontsumitzea baimentzeagatik.

Parranda Berako Usategietan, «ostatuak itxi ondotik»

Bertzalde, Berako zenbait gaztek WhatsApp bidez zabaldua zuten mezuaren berri ailegatu zen Foruzaingora ere. Tenorea ailegatu zenean Polizia tokira agertu, hainbat gazte harrapatu eta salaketak jarri zizkieten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun