D ereduaren inguruko solasaldia emanen du Paula Kasaresek apirilaren 19an Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 16a, 18:00
D ereduaren inguruko solasaldia emanen du Paula Kasaresek astelehenean Beran.

Euskara Mankomunitateak antolatu du euskaraz (ongi) ez dakiten gurasoei zuzendua eta gaztelaniaz eskainiko du

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Berako udalaren laguntzaz, euskaraz ez dakiten gurasoei zuzendutako Para tus hijas e hijos modelo D. Sepas o no sepas euskera solasaldia antolatu du apirilaren 19an, astelehenean 17:00etan Berako Kultur Etxean. Solasaldia gaztelaniaz emanen du Paula Kasaresek.Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Berako udalaren laguntzaz, euskaraz ez dakiten gurasoei zuzendutako Para tus hijas e hijos modelo D. Sepas o no sepas euskera solasaldia antolatu du apirilaren 19an, astelehenean 17:00etan Berako Kultur Etxean. Solasaldia gaztelaniaz emanen du Paula Kasaresek.

Hitzaldiaren helburua da euskaraz (ongi) ez dakiten eta laster beren seme-alabak lehen aldiz eskolaratu behar dituzten gurasoek D eredua (edo euskarazko murgiltze eredua) hauta dezaten animatzea. Hitzaldia gaztelaniaz izanen da, eta gurasoek D ereduak sortzen dizkien zalantzak argitzeko aukera izanen dute Kasares soziolinguista eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle denarekin.

Jarduera hau Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatu du, Berako Udalaren laguntzarekin, Nafarroan berehala hasiko den eskolatze kanpainaren testuinguruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun