Aitzineko kapituluan Xareta eta Bera inguruan Maddalen Arzallusekin ibili ondoren, Bortzirietako bi gonbidatu izanen ditu hirugarren atalak. Gaur arratsaldean estreinatuko da, apirilaren 16an, 18:00etan AT WEBSAILAn.
Gazte sortzaile euskaldunei ahotsa ematea eta kultur adierazpen desberdinak egitea du helburu websail honek. Apirilaren 2an estreinatu zen lehenengo atala, Nøgen taldeko Alex eta Eiderrekin. Aipatu bezala, Maddalen Arzallus izan zen joan den asteko atalaren protagonista.
Azken atala
Hurrengo ortziralean, apirilaren 23an, azken atala kaleratuko dute, websailaren lehenbiziko denboraldiari akabaila emanen dioena. Burutik taldeko trikitilari eta abeslari/gitarra-jolea Artaxoako Zerkoan musika jotzen egonen dira.