Oinarrizko argazkilaritza eta edizio ikastaroa antolatu du Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 16a, 15:00

Argazkilaritza ikastaroan oinarriak, erretratoa eta paisaiak landuko dituzte.

Lander Arbinak eta Irantzu Pastorrek emanen dute apirilaren 24an eta maiatzaren 1ean eta 8an

Lesakako Beti Gazte elkarteak oinarrizko argazkilaritza eta edizio ikastaroa antolatu du, udalaren laguntzaz. Apirilaren 24an (oinarrizkoa), maiatzaren 1ean (erretratoa) eta maiatzaren 8an (paisaia) emanen dute Lander Arbinak eta Irantzu Pastorrek elkartearen egoitzan, larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

Apuntatzeko azken eguna apirilaren 23a izanen da. Horretarako 617 22 24 49 zenbakira (Whatsapp) edo kultura@betigazte.net helbide elektronikora jo daiteke. Bazkideek 5 euro klaseko edo 10 euro ikastaro osoa ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 10 euro klasea edo 20 euro ikastaroa. Ordainketa egunean berean egin daiteke eskura. Ordenagailua edo tableta eramatea lagungarria izanen dela ere aipatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun