'Etxepare sariko album ilustratuak' erakusketa Beran ikusgai egonen da

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 16a, 09:00

Erakusketa apirilaren 19tik 30era ikusten ahalko dute interesatuek herriko liburutegian. Astelehenetik ortziralera arratsaldez egonen da ikusgai, 14:00etatik 20:00etara.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatu du erakusketa, Berako Kultur Batzordearen eta udalaren laguntzaz. Erakusketan Nafarroako toki-entitateetako Euskara Zerbitzuek antolatutako Etxepare sarietan irabazle izan diren album ilustratuak ikusten ahalko dituzte bertaratzen direnak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun