Bera eta Irun arteko Lamiarri tunela ireki dute

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 14a, 12:43

Lamiarri tunela itxita egon den bitartean, trafikoa GI-3455 errepide zaharretik desbideratu dute.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak goizean jakinarazi du gaur ere Endarlatsa eta Irun artean dagoen Lamiarri tunelean lanak egitekoak zituztela eta ondorioz, bi noranzkoetan tunela itxita egonen zela. Berriki, berriz, lanak bukatu dituztela eta tunela irekita dagoela adierazi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun