Asteroko elkarretaratzea egin dute gaur ere Lesakako Osasun Etxean

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 14a, 11:00

Asteazkenero bezala, 10:00etan elkartu dira lesakarrak Osasun Etxearen aitzinean ordu erdiz. 'Osasun Etxea zaindu' pankartarekin agertu dira bertze behin, baita 'Lehen arreta zaindu' zioten paperekin. Nafarroako Osasun Plataformak deitua, pandemiak agerian utzitako Osasun sistemaren gabeziak salatzea bilatzen dute elkarretaratze hauekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun