Txamukos mariatxi taldeak Lesakan joko du larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 15a, 07:00

Apirilaren 17an 19:00etan emanen du taldeak kontzertua Lesakako Harriondoa kultur etxean.

Hilabeteak prestatzen daramaten Rocio DurKarKarKar ikuskizun berri aurkeztuko du Txamukos taldeak asteburuan, Rocio Dúrcal abeslariari omenaldi bat izanen dena. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Lesakako Xagu eta Telletxea dendetan sei euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun