Bortzirietako Bertso Eskolak Lesakako Udalarekin batera antolatu du Auskalo zeinek jarriak bertso emanaldia. Larunbatean 14:00etan eginen dute bazkaria sagardotegian eta Eñaut Agirre eta Unai Agirre egonen dira bertan bertsolari gisa. Txorizoa, tortilla, txuleta, postrea, kafea eta kopa 32 euroko menuaren barnean sartuko dira. Edukiera mugatua denez sarrerak aurretik saldu zituzten. Segurtasun neurriak beteko dira bertan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!