Miñan liburua aurkeztuko du Amets Arzallusek Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 17a, 17:00

Ibrahima Baldaren bizitza kontatzen duen eleberria aurkeztuko du apirilaren 24an Etxalarko Kultur Etxean, 19:00etan. Altxata Elkartearen XXX. Urteurrenaren aitzakian antolatutako ekitaldia da.

Altxata Elkarteak gonbidatuta, Amets Arzallus bertsolari eta idazle ezaguna, 2019an argitaratu zuen Miñan bere eleberria aurkezten ibiliko da. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Irunen ezagutu zuten elkar, 2018an, anaiaren bila hasitako bideak haraino eraman baitzuen. Konakrytik Nzerekorera joan zen lan bila eta han aritu zen amak anaia ttikia falta zela erranez deitu zion arte. Haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu… Hala izan zen Afrikatik Europarako egin zuen bidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun